jueves, 13 de junio de 2013

JANTOKIRAKO IKASLE ARDURADUN PROIEKTUA MARTXAN IPINI DUGU

Azken hiruhilabetean "ikasle arduradun" proiektua ipini dugu martxan Ikastolako jantokian. Beraien eginkizunen artean heuren mahaiko platerak banatu, ogia eta uraren ardura, jaten bukatu dutenen platerak jaso eta mahaiaren garbiketa daude. Ikasle hauek peto berezi bat dute arduradunak direla bereizteko eta orainarte izan duten prestutasuna, ardura eta gogoa aipamen berezia merezi dute. Hezkuntza ez dela gela barruko gauza soilik uste dugu Ikastolatik eta honelako proiektuak ikaslearen konpetentziak lantzeko oso baliogarriak direla uste dugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario