miércoles, 24 de septiembre de 2014

BERTOKO PRODUKTUAK ETA EKOLOGIKOAK DIRA NAGUSI JANTOKIAN

Ikastolaren hezkuntza proiektuko balore eta printzipioak lantzeko gunea dugu jantokia. Eta balore horiek praktikan jartzeak jantoki ekologiko eta autogestionatu baten aldeko apustua egitera eraman gaitu. Apustu horrek 1) kontsumo arduratsua bultzatzea, 2) baserritarraren eta Ikastolaren arteko harreman zuzena sustatzea, 3) Lea Artibain, edo inguruan, ekoiztutako sasoiko elikagai ekologikoak erabiltzea eta 4) bertoko ekonomia sustatzea dakar. Ibilbide berri honek bere fruituak ematen ari da eta gaur egun esan dezakegu produktu gehiena inguruko ekoizleena eta ekologikoa dela. Hauen artean: Barazkiak (Kalabaza, kalabazina, tomatea, letxuga, patatak, porruak, tipulak, brokolia, azalorea, asak), fruta (kiwia, sagarrak, madariak, laranjak), haragia (oilaskoa, solomoa), Ondarroako arrain freskoa, esnekiak (jogurra, gazta, esnea) eta arraultzak.



  

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario