AZKUE IKASTOLAKO JANTOKIAREN IZAERA


Gure gizartearen garapenak premia berriak dakartza berarekin batera. Eta ikastetxeoi dagokigu horietako batzuei erantzuna ematea, haurtzaindegi zerbitzuaren (eskolaratze goiztiarra edo ordutegi malguak), eskolaz kanpoko jardueren edo jantoki zerbitzuaren bidez.
Sasoi batean, jantoki zerbitzuaren helburu nagusia umeei  jaten ematea bazen ere, gaur egun, umeen heziketan atal garrantzitsua da. Alde batetik, pertsona arteko komunikaziorako eta giza harremanetarako leku aproposa da (harreman afektiboak eta trebetasun sozialak lantzen dira); beste aldetik, higienea zaintzen ikasten dute, janari ezberdinak deskubritzen dituzte (testura berriak, zapore berria …), eta bertan  ardurak banatu eta bete behar dituzte.
Azken batean Ikastolaren  Hezkuntza proiektuko balore eta printzipioak lantzeko gunea dugu jantokia.Eta balore horiek praktikan jartzeak jantoki ekologiko eta autogestionatu baten aldeko apustua egitera eraman gaitu. Apustu horrek 1) kontsumo arduratsua bultzatzea, 2) baserritarraren eta Ikastolaren arteko harreman zuzena sustatzea, 3) Lea Artibain, edo inguruan, ekoiztutako sasoiko elikagai ekologikoak erabiltzea eta 4) bertoko ekonomia sustatzea dakar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario