miércoles, 26 de febrero de 2014

"GOSARI OSASUNGARRIA" PROIEKTUA MARTXAN DAGO

Eguneko lehen otorduaren garrantziaz aspaldian hasi ziren ohartarazten elikaduraz eta osasunaz arduratzen diren elkarteak. Ohitura onak hartzea izaten da kontua, baina egungo bizimoduaren abiadurak ez du horretan laguntzen. Gure ikasleen artean gosari osasungarriak duen garrantziaz ohartarazteko, Ingurumen planaren barruan, urtarrila, otsaila eta martxoaren  zehar astelehenero, urtarrilaren 20tik hasita, Ikastolaren  eskutik LH mailetako ikasleek gosari berezia egingo dute. Elikadura egokia gosari egokiarekin hasten da eta haurtzaroa da, zalantzarik gabe, gosari egokiaren ohitura sustatzeko adinik egokiena. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario